Aztergai dugun poesia Indalezio Bizkarrondok (Bilintx) idatzi zuen XIX. mendean, erromantizismo garaian. Hau antzeman dezakegu bi arrazoirengatik: sentimenduak adierazten dituelako modu subjektibo batean eta poesia eta bertsolaritzaren arteko mugak ez daudelako argi. Gainera poeta hau pertsonaia erromantikoa izan zen bizi izan zuen zoritxarreko bizitzarengatik: txikia zeneanerori eta aurpegia desitxuratu zitzaion, sokamuturrean errena gelditu zen eta karlistek bere etxea bonbardatu zutenean hil egin zen. Esan beharra dago Donostiako autore hau hegoaldeko idazle bakarra zela.
Poesiaren gaia maitasuna da, oso maitasun handia. Ikusi dezakegunez, idazleak dama gazte batekiko sentitzen duen erakarpena kontatzen du. Hasieran neskari buruz hitz egiten du, perfektua dela. Amaieran bost urtez berataz maiteminduta egon dela aitortzen du eta berarekin gelditzeko eskatzen dio. Kanpo egiturari dagokionez, poesia zazpi ahapalditan osatuta dago, bakoitza 8 bertsolerrotakoa. Aditzak orainaldian daude idatzita gehien bat baina etorkizunean dauden gutxi batzuk antzematen dira. Poesia guztian zehar deskripzioa oso nabaria da. Idazleak 1., 2. eta 3. pertsonatan idazten du eta, metrika eta errimari dagokionez, bertsolaritzako zortziko handiaren berdinak dira, hau da: 10,8a,10,8a,10,8a,10,8a-10,8b,10,8b,10,8b,10,8b-... Errima bikoitietan dauka eta ahapaldi bakoitzean aldatzen da. Honengatik esan dezakegu poesia erromantizismokoa dela. Barne egiturari buruz, esan dezakegu, lan hau hiru zatitan banatzen dela. Lehenengo bi ahapaldieta, dama hori zein perfektua den azaltzen du. Hirugarrenetik seigarrenera bere beharra duela dio, eta baita berak bezala ez duela inork maitatukop ere. Azkenekoan, bost urtez bera maitatzen egon dela aitortzen dio eta berarekin geratzeko eskatzen dio azken bi lerroetan. Testu hau hainbat figura literarioz dago osatuta. Haien artean, argi eta garbi antzematen dira konparazioak (dama gazte bat ezagutzen det dirudiena izarra) baita metaforak ere (eguzkiaren kopetetik saltatutako txingarra). Gainera, poesia osoa hiperbole bat da guztia gehiegi exageratzen duelako. Aipatzekoa da bi galdera erretoriko daudela 5. eta 6. ahapaldietan. Hontaz aparte pertsonifikazioa eta onomatopeia ere badaude.
0 Comentarios
Poesia sozialari buruzko lana: https://prezi.com/view/MlzMdFbl3ys6jcQk58LW/
-Lau teilatu
www.youtube.com/watch?v=c8bc3kQF040&t=0s&list=PLhcW-gt7byY1LJLm3uDYGDYsjYiJmUdTa&index=2 -Negua joan da ta www.youtube.com/watch?v=7jrRM7y8yHA -Kaixo! www.youtube.com/watch?v=eEtwgDg8x3I -Ilargia www.youtube.com/watch?v=O7nxpwjuDtE -Itsasoa gara www.youtube.com/watch?v=7Cn5x6fPw98 -Zenbat min www.youtube.com/watch?v=g5h6BHmKB9k -Maritxu nora zoaz www.youtube.com/watch?v=XwLShBaQXF0 -Euritan dantzan www.youtube.com/watch?v=0wc-_ClMNGs -Iluntzean www.youtube.com/watch?v=tdTg9nOT3Xc -Zarena zarelako www.youtube.com/watch?v=-G8PC_T9qAM -Gogoak www.youtube.com/watch?v=M9pTn1d9g2M -Txanpon baten truke www.youtube.com/watch?v=Ju44uWJs-z4 -Pixka bat es mucho www.youtube.com/watch?v=0vH3Ne8glRI BADA ORDUA GAUZAK ALDATZEKO
Urteak daramatzagu familia-eredu tradizionala bakarra dela pentsatzen baina azken urteetako datuek ez dute bera esaten. Bada garaia familia ereduak askotarikoak direla erakusteko. Gaiari dagokionez, errealitate bat da aniztasun hori existitzen dela, gizartean gertatutako aldaketek eragin handia izan dute familia-eredu berrietan, eta hori ondoko datu hauetan ikus daiteke. 2000. urtetik aurrera dibortzioak ia laukoiztu egin dira eta familia bereizketa kopurua ia herenera jaitsi da. Gainera, familien arteko haustura gehiago daude eta guraso bakarreko familia kopurua hazi egin da. Ildo horretan, etorkinen kopuruaren hazkuntzak familia-ereduak asko aldatzea eragin du, baita guraso homosexualak dituzten familiak ere bai. Bestalde azaldu nahi dut, familia eredu-tradizionala bakarra dela uste duten pertsonak ugariak direla. Batez ere pertsona oso heldu edo agureekin gertatzen da hau. Haatik, familia-eredu tradizionaletik kanpo geratzen diren pertsonak hori erakusteko beharra sentitzen dute. Adopzioak igo egin dira, lehen oso maiz gertatzen zen gauza baitzen eta gaur egun askok familia-eredu tradizionaletik kanpo geratzen direla erakusteko erabiltzen dute. Bukatzeko, familia-eredu tradizionaletik kanpo gelditzen diren familietan bizi diren adingabeek onarpen eza edo porrota sentitzen dute askotan. Zergatik? Bere errealitatearekin antz oso txikia edo antzik ez duen familia-errealitate bat planteatzen zaielako. Hau gertatu ez dadin jar dezagun denok gure aldetik guzti honekin bukatzeko. Bi egunkari hauetan ikusi dezakegu albiste berdina dagoela portadan. Biek letra lodiak, beltzak eta handiak erabiltzen dituzte. Levante egunkariaren argazkian, garrantzia handiagoa eman diote irabazleari, el correon berriz, lau parte hartzaileak nahiko garrantzia berdinarekin ateratzen dira, nahiz eta irabazleak argazki pixka bat handiagoa izan.
Egunkarien lehenengo orrialdeari erreparatzen badiegu hainbat desberditasun aurkitu ditzakegu. Agertzen diren albiste titularrak ez dira berdinak adibidez; El Pais Diario Vasco El Correo El Pais egunkarian titularrak Urkulluri buruz hitz egiten du, Diario Vascon, berriz, Gipuzkoako aldaketa klimatikoari buruz, eta El Correon Sindikatuei buruz.
Albiste kopurua ere desberdina da El Correok eta Diario Vascok hamarna albiste dituzte, El Paisek,berriz, zazpi. Hainbeste albiste egonda egunkariko portadan logikoa garrantzi ezberdina izatea haien artean eta hori albisteei eskainitako tarteagatik, letra tamainarengatik edota argazkiaren tamainarengatik antzeman dezakegu. Izen-abizenak: Karmelo Ligarreta Manrique
Helbidea: Ave del Paraiso kalea, 9-5. eskubi Herria: Mutriku PK: 69069 Telefonoa: 671896901 NA: 12345678A Noren ordezkaria: Empresaren izena: Lekkerland S.L. Helbidea: Ibai etorbidea, 5. behea Herria: Mutriku PK: 69069 IFZ/NA: 87654321B Jarduera: Goxoki salmenta Jaun/Andre hori: Orain dela bi egun goxokizko begi batzuk erosi nituen festa bat emateko, baina jaterakoan kide batek garrasi egin zuen, begi bat egitakoa baitzen. Hori dela eta, 2000 euroko kalteordaina emateko eskatzen dizuet. 2018ko abenduaren 10a NIK, BIZARAINBHI 4A KO ORDEZKARIAK atsegin handiz gonbidatzen zaitut, Xeberiano Iturriberrigorrigoikoerrotakoetxea Vaz, Gurutze Etxezarretaren erretiro festara.
Eguna: 2025-12-31 Ordua: 23:50 Tokia: "La Venezia" diskoteka Nik Sokorro Xuxenenek, bide batez, nire onginahia adierazten dizut. Errenteria, 2025eko abenduaren 10a Sokorro |
Idazlea
Nire izena Asier Holgado da. Errenterian bizi naiz, Galtzaraborda auzoan. Bizarain bhi-ko 4. mailako ikaslea naiz. Nire gustoko gauzen artean kirola egitea dago, zehazki eskubaloia. Ereintza eskubaloia taldean jolasten dut. Blog honetan 2017/2018 ikasturteko euskara ikasgaieko hainbat lan txertatuko ditut. Haien artean: idazlanak, mapa kontzeptualak, bideoren bat,... |